Ari, ari, ari, gu politikari

Politika gaur egun oso ohikoa den gai bat da, baina benetan honetaz hitz egiten dutenek badakite zer esan nahi duen politika hitza?

Nitzat politika hitza boterea duten zenbait taldek hartutako erabaki eta neurrien multzoa, gizarte edo talde jakin bat antolatzeko adierazten du. Gaur egun politika bi taldeetan edo blokeetan banatutako dago, batzuk deritzote bi talde/bloke horiek bi izen dituztela parlamentuko ezkerrean jesartzen direnak “izquierdas” deitzen dira eta parlamentuaren eskuman jesartzen direnak “derechas”. Talde horien barruan hainbat “partidu” daude adibidez: “izquierdas”en barruan “PSOE” eta “derechas”en barruan “VOX”.

Nik oraindik ez dut gutxieneko adina, baina honetaz asko informatu naiz etorkizun batean bozkatzerako orduan alferrik ez bozkatzeko.

Nik ez dut esango nork bozkatuko dudan, baina bai esango dut zer nahi dudan, nik nahi dudana demokrazia batean bizitzea da, baina bozkatu nahi ez duena bozka ez dadin eta adibidez aintzinako Grezian egiten zen bezala, erreforma edo zerbait egiterako orduan bozkaketa bat egotea, nire politika ideala bakea, elkarbizitza eta kultura askatasuna bultzatzen ditu, pertsonen arteko elkarbizitza eta kontzientzia guztien arteko elkarrekin bizitzea sustatuz. Politika ideala bizi-kalitatea eta oinarrizko zerbitzuen eskubideak defendatzen ditu, hainbat gizarte-sektoreetan agertzen diren desberdintasunak gutxituz.

Konklusioan politika gure herriak nahi duena lortzeko dagoen mugimendu legal eta parlamentario bakarra da eta bakoitzak nahi duen ideologiari bozka diezaioke. Ez dot txapa gehiago botako, bakoitzak nahi duenari bozka dadin.

https://youtu.be/4CTr0pfFhvw

Deja un comentario