IKASGAIA BALORATZEN

Hasi baino lehenago, hau nire azkeneko blog-a izango da, eta amaitzeko ikasgai hau baloratuko dut, nork lehengo batxillergoko etapa hau gainditzen eta deskonektatzen lagundu egin dit. Lehenengo batxillerra ez da izan nire etapa onena, etapa honetan depresioan jauzi nahiz eta ere gauza alaiak egon dira adibidez nire mitinaren aurkezpena, askoren artean.

Baina gaur ez naz etorri nitaz hitz egiten, baizik eta, ikasgai hau baloratzen. Nitzako ikasgai hau entretenigarria izan da eta nire adimena zabaltzen lagundu egin dit eta filosofiako irakaslea izatera gero eta gogo gehiago daukat. Erabili den metodologia nitzako OSO ONA izan da, nire zailtasun handiena ikasgaia seguitzea izan da lan asko daudelako eta banda bat sortzen ari naiz eta ez dut ia denborarik. Lan gutxiago egotea eta dinamikoagoa egingo nituzke klaseak adibidez debate gehiagorekin, zerbait manteduko nukeela berdin liburuak dira benetan eta bihotzez oso entretenituak izan dira, gustukoena dudana 1984 izan da. Ez nuke ezertxo ere ez aldatuko benetan oso entretenigarriak izan dela nire irakaslearekin lan egin oso alaia eta maja delako eskerrik asko Eider klase hauengandik 😘.

Hemen usten dizut nik gustuko dudan abesti super mega ultra polite:

https://youtu.be/DmNrapVHNRY

Ari, ari, ari, gu politikari

Politika gaur egun oso ohikoa den gai bat da, baina benetan honetaz hitz egiten dutenek badakite zer esan nahi duen politika hitza?

Nitzat politika hitza boterea duten zenbait taldek hartutako erabaki eta neurrien multzoa, gizarte edo talde jakin bat antolatzeko adierazten du. Gaur egun politika bi taldeetan edo blokeetan banatutako dago, batzuk deritzote bi talde/bloke horiek bi izen dituztela parlamentuko ezkerrean jesartzen direnak “izquierdas” deitzen dira eta parlamentuaren eskuman jesartzen direnak “derechas”. Talde horien barruan hainbat “partidu” daude adibidez: “izquierdas”en barruan “PSOE” eta “derechas”en barruan “VOX”.

Nik oraindik ez dut gutxieneko adina, baina honetaz asko informatu naiz etorkizun batean bozkatzerako orduan alferrik ez bozkatzeko.

Nik ez dut esango nork bozkatuko dudan, baina bai esango dut zer nahi dudan, nik nahi dudana demokrazia batean bizitzea da, baina bozkatu nahi ez duena bozka ez dadin eta adibidez aintzinako Grezian egiten zen bezala, erreforma edo zerbait egiterako orduan bozkaketa bat egotea, nire politika ideala bakea, elkarbizitza eta kultura askatasuna bultzatzen ditu, pertsonen arteko elkarbizitza eta kontzientzia guztien arteko elkarrekin bizitzea sustatuz. Politika ideala bizi-kalitatea eta oinarrizko zerbitzuen eskubideak defendatzen ditu, hainbat gizarte-sektoreetan agertzen diren desberdintasunak gutxituz.

Konklusioan politika gure herriak nahi duena lortzeko dagoen mugimendu legal eta parlamentario bakarra da eta bakoitzak nahi duen ideologiari bozka diezaioke. Ez dot txapa gehiago botako, bakoitzak nahi duenari bozka dadin.

https://youtu.be/4CTr0pfFhvw

Gizarte berri bat posible izango litzateke?

Gaur egun Espainian gizarte kapitalista batean bizi gara, hau da, dena azken eurora arte esprimitzea, nire lagun batek esaldi hau esaten zuen kapitalismoa zer den definitzeko: “Lo tuyo es mio y lo mio tambien”. Baina ere bere izaera komunista du, beraz, esan dezakegu Espainia mixtoa dela, osasun eta zerbitzu publiko batzuk daudelako. Baina gaur ez naz jesarri honi buruz hitz egiteko, baizik eta, Gizarte berri bat posible litzatekeelakoan edo ez hitz egiteko.

Nire ustez baietz esango nuke, gaur egun ezer ez delako ezinezkoa, Baina seguruenik galdetzen ari zaretela nola egingo nukeela, ba beno gizartea etengabeko bilakaera izan du, eta horrek ekarpen berriak eskatzen ditu. Gure gizartea teknologia gizartea da, hau da, gaur egun inork ezin izango zen teknologiarik gabe bizi, ezta nik ere bestela zelan idatziko nituzke nire blog-ak?😉

Gizarte berri bat egiteko hainbat faktoreetara jo behar ditzakegu: – Hezkuntza: nik uste dut hau faktore klabe bat izango zela, pertsonei arazo sozialak ulertzeko eta konpontzeko beharrezko tresnak eskaintzen baititu. – Herritarren partaidetza: gizartea aldatzeko ezinbestekoa da pertsonen parte-hartze aktiboa izatea bizitza politikoan eta sozialean. – Ekintza zehatzak: ekintza konkretuek, hala nola, gizarte-gaiak jorratzen dituzten erakundeei laguntzea eta gizarte-ekimenetan parte hartzea, aldaketa handia izan dezakete aldaketa sozial positiboaren aldeko borrokan.

Bukatzeko, prozesua nahiko konplexua izango litzateke baina esfortzuarekin eta dedikazioarekin dena lor daiteke.

https://youtu.be/aVYi1WV_O_Y

Feministak, Zertarako?

Nori galdetzen duzunaren arabera, era askotako erantzunak jaso ditzakezu; baina kontzeptu honen benetako definizioa hurrengoa da: emakumeen eta gizonen eskubide-berdintasunaren printzipioa da.

Guztioi gustatuko litzaiguke modu berdinean tratatuak izaea, baina, zoritzarrez, emakumeei aspektu askotan ez zaie berdin tratatzen. Adibidez, genero indarkeriaz hitz egiten dugunean emakumeei eraso gehiago egiten diete emakume izateagatik; edota sexu indarkeria eta jazarpena; edozein pertsonak jasan ditzake, baina emakume eta neskatxoei neurriz kanpo eragiten diete.

Arazo hauek oso ohikoak dira gaur egun. Beraz zertarako aldatu behar da mundua feminista izateko? Lan asko dago galdera honen atzetik eta nonbaitetik hasi beharko bagina, etxetik dela esango nuke. Familiek haurrei balore guztiak irakatsi behar dizkiete eta berdintasuna hezi behar dituzte.

Bestalde, eskoletan ere neskak eta mutilak ebaluatzeko, kausa desberdinak izaten dira, hala nola, gorputz hezkuntzan.

Aipatu ditudan adibideak oso garrantzitzuak dira, feminismoaren oinarria dela esango nuke, baina gizartean ere gauza asko aldatu behar dira. Egia da, etxeetan gauzak ondo egiten badira, gero kalean gauzak hobera joango direla:

Honekin jarraituz, politikan ere emakume gutxi daude beraz, gobernuan egiten diren gauzak gizonen pemtsamenduaren arabera eginda daude. Emakume gehiago egongo balira, gauzak aldatuko litzatela. Eta hemen link bat non politikari batek beste politikari emakume bati jipoitzen diola:

https://youtu.be/ta0jH8JoGGE

Amaitzeko, aipatu beharra daukat, feminismoak aurrera jarraitu behar duela emakumeek zapakuntza eta diskriminazioa pairatzen dituzten artean.

GIZA ESKUBIDEAK, BEHARREZKOAK DIRA?

Giza eskubideak, pertsona guztiek gizaki izateagatik izan behar ditugun eskubideak dira. Hauen xedea, guztiak eskubide berdinak izatea da, gure sexua, adina, nazionalitatea eta hainbat ezaugarri kontuan izan gabe. Hauek oso garrantzitsuak dira, bizitzarako eta askatasunerako eskubidea ematen digutelako.


Bestalde, hausnarketa egiteko gai aproposa dela esango nuke. Askotan hitz egiten ez den gai bat da eta daukan garrantzia baino gehiago daukala aipatzekoa da. Gaur egun giza eskubideak beharrezkoak diren edo ez direnaren galdera hau egitea tontakeri hutsa iruditu daiteke, baina gure aurrekariek seguruenik ez zuten berdina pentsatzen. Hala ere, badaude herrialde batzuk non emakumeek oraindik giza eskubiderik ez duten; oso gogorra da esatea, baina ia ez dute bizitzeko eskubiderik eta hori giza eskubideetan aipatzen duten lehenengotariko gauza bat da.


Honi erreferentzia eginez, Denis Mukwegeren bideoan adibide berdina agertzen da. Berak lan egin ohi duen herrialdeetan, emakumeek hiltzera heldu dira eskubide sinple batzuk izan ez dutelako.


Gauza hauek munduko leku askotan gertatzen dira eta normaltasunez hartzen dira baina ez dira batere normalak. Beraz, ez duzue uste aldatzeko momentua dela? Hausnartzeko gai potentea eta tristea aldi berean, gizartea gero eta egozentrikoagoa baita.


Giza eskubideetan ere, hezkuntzarako eskubidea agertzen da. Hau ere, munduko zenbait lekutan ez da betetzen eta guztioi gustatuko litzaiguke etorkizunean lan munduan ibiltzea, ezta? Hezkuntzarako eskubidea ez dutenoi, ere!


Beraz, inportantea edo ez al da giza eskubideen gaia? Nik, baietz esango nuke! Eta aldatzeko momentua da, guztion artean gogor eginez aldatu daiteke.

https://youtu.be/LLNbjbq0z0U

Egia nahi badugu, zergaitik bizitzen gara gezurretan?

Lehen eta behin denok edo hori pentsatzen dut nik egia jakitea preferitzen dugu guri gezurra esatea baino, horregaitik nago blog hau idazten. Aklaratu nahi dut nire ustez egoeraren arabera bariatzen du asko, batzutan egia jakin nahi dugu baina beste batzuetan gezurra irenstea nahiago dugu.

Adibidez: lehen Iker B esan duen bezala batzuetan gezurra esatea nahiago dugu gauza txar bat ez gertatzeko, hark esan duen bezala nahiago du gezurra esatea eta intzidientzia bat ez jasotzea eta etxera allegatzerakoan bronka bat ez jasotzeko.

Baina hura ez dakiena da gezurra haritzea txarra dela eta leloa esaten duen bezala: “Tirar la piedra y esconder la mano” edo “Perro ladrador poco mordedor” honekin esan nahi dut gezurretan aritzea txarra dela harrapatzen zaituztenean ez duzulako jakingo nola erreakzionatu.

Normalean egia jakitean entzun nahi ez duguna entzuten dugu eta pertsona edo talde horrekin haserretzen gara “habeces la verdad duele”.

Gertutik bizi izan dut esperientzia hau, nire lagun taldearekin nengoen eta hurrengo egunean egia jakin nuen esan zidatenari buruz, eta benetan diotsuet ez zirela hitz politak, baizik eta: puto potoloa,… haien artean, gero haiengana joan eta inork ez zuen ezerta ere ez esan.

Baina ere daude gende horrek nork atzetik zutaz pentsatsen dutena esaten dutenak baina geroago zuk aurrean zaudenean ez dute ezta hitz bat esaten edo ez dela ezer gertatu saiatzen ematen dute.

https://youtu.be/Q2Xs5Jm82Qw

Egia eta Gezurra

Urteekin gizartea aldatuz joan da, eta horrekin batera, pertsonak ere. Gaur egun, gure nortasuna ez da orain dela 50 urte zutenaren modukoa eta hori pentsonen izaera nabaritzen da. Honekin jarraituz, aipatu beharra dago, jendeak gero eta gezur gehiago esaten dituela. Gezur batzuk, txikiak dira eta modu batean edo bestean, txantxa batean oduan har daiteke, baina beste batzuk potoloak dira eta min egin ditzakete, batez ere, persona sensibleen kasuan.

Aurrekoan aipatu dudanari erreferentzia eginez nortasunarekin gertatzen den berdina, gezurrekin gertatzen da. Badaude gezur batzuk egiz janzten dituztenak, eta hala ere, pertsona batzuei ez zaie axola.

Bideoak ondo aipatzen duen moduan, badaude egiak, gezurrak eta gezurrak egiz jantzita daudenak. Honekin, kontu handiz ibili behar da zeren eta pentsatu dezakegu pertsona bat ona dela eta gero gezurrak gure kontran esaten ditu.

Egia da, badaudela pertsona batzuk axola ez zaiela egiz jantzitako gezurrekin egotea, bai bakarrik sentitzen direlako eta horrekin hobeto sentitzen direlako edota haien nortasuna horrelakoa delako.

Beraz, gai honek pentsaraztea egiten gaitu, azken finean, begiak zabaltzeko esaten digu eta ingurugiro batean horrelako gezurrekin egoten badira kontu handiz ibili behar gara.

Bakoitzak badaki zer egin behar duen baina badaude adin batzuk non besteengan eragina dugula eta horrek bidai okerra hartzeak egiten gaitu.

Azkenik, esan beharra daukat bideoan aipatutakoarekin ados nagoela eta aurretik esan dudan guztia kontuan izan behar dugula bizitza hobe bat izateko.

https://youtu.be/KVuye6JTFUk

ETA ZUK? ALFABETZA MEDIATIKOAN ZEIN NOTA IZANGO ZENUKE?

Gaur egun gizartean gertatzen diren berrien inguruko informazioa segundu batean gure eskuetan izan dezakegu (interneti esker). Oso errez eskura dezakegu mota askotako berriak, bai telebistaren bidez, baita egunkariaren bidez. Baina, egia esanda, sare sozialak dira informazio hori jakiteko modurik azkarrena, iturri oso potentea delako (batzuetan hain azkarra da non albiste hori faltsua izan dezake). Gaur egun, komunikabide garrantzitsuena sare sozialak dira, horien artean, Facebook, Twitter, etab.

Mota desberdinetako berrien berri izan dezakegu, baina, ondo pentsatuz gero, guztiak fidagarriak ahal dira? Informazio iturri horietatik zenbat informazio baliagarri atera dezakegu? Komunikabide honetan aipatzen dituzten berrietatik, askok gezurrak dira edota berrian zehar aipatzen dituzten gauza batzuk ez dira benetan gertatutakoak. Beraz, ez da guztiz fidagarria.

Gai honek, hausnartzera eramaten gaitu, edo ez? Zertaz balio digu informazio ugari segundu gutxietan izatea hori benetazkoa ez bada?

Orain dela 30 urte, komunikazio bideak gaur egungoak baino fidagarriak ziren eta eskaintzen zituzten berriak errealagoak zire. Egia esanda, komunikabideek inoiz ez dutela guztizko egia esaten, baina behintzat gehiengoa benetazkoa zen eta komunikabideetan gehiago konfidatu ahal genuen. Gaur egun %100ean konfiatzea oso zaila da. Beraz, honek hausnartzera eraman behar gaitu.

Azkenik, nik alfabetatze mediatikoan aterako nukeen nota 50-60/100 izango zen, ez bait naiz oso trebea berri onak eta faltsuak desberdintzen.

https://youtu.be/ExIh6ra7ft0

Gizarteak etiketak behar ditu?

Gai hau gure gizartean pil-pilean dago. Askotan entzundako galdera da, baina inoiz ez zaio erantzun finko bat atera.


Gizakiok, naturaz gauza guztiei etiketak jartzen dizkiegu; batzuk, nahi gabe egingo dute, baina beste batzuk, nahita. Horrek, ez du esan nahi ondo dagoenik, are gehiago, txarto dago. Horregatik mundu osoan asko landu behar den gai bat da.

Nondik hasi ahal gara etiketen inguruko gaia lantzen? Etxetik? Eskolatik? Gizartetik? Hori da argi utzi behar dugun lehenengo gauza.
Nire ustez, etxeetan landu behar den gaia da; azken finean premiazko hezkuntza etxean ematen da, bai gurasoen partez, baita anai-arreba edo aitite eta amamaren partez. Haurrak jaiotzen direnean estimulu eta balore desberdinak jasotzen dituzte eta hauekin hazi egiten dira.

Arrazoi horregatik, txiki-txikitatik hezkuntza egokia eman behar zaie haurrei. Zergatik pisu gehiago duen pertsona bati lodi deitzen diogu? Edota, betaurrekoak dituen bati «gafotas» izenarekin ezagutzen dugu?
Askotan, ez gara konturatzen, baina pertsonei etiketak jartzea arriskutsua da, eta are gehiago, umeengan.

Etiketak jartzen ditugunean, pertsona horri autoestiman eta autokonfiantzan min egiten diogu. Gainera, hauek jartzeak pertsonari autokontzeptu osasuntsu bat sortzeak eragozten diogu.


Beraz, nola aurre egin diezaiokegu arazo honi? Lehenengo eta behin, gauzak diren modukoak onartu behar ditugu, eta honekin batera, gure jarrera ere malguagoa izan behar da.

https://youtu.be/-zHW8w0V5oM

ZER DA ZORIONTASUNA?

Denok dakigu zoriontasuna dela alai sentitzen zarenean, baina benetan bizi dugu hori? Zelan dakigu sentimentu hori benetakoa dela? Zelan jakin ditzakegu benetan sentitu dugula? Hainbat gauza daude honen inguruan hitz egiteko baina erantzun zuzen bakarra dago.

Zoriontasuna, modu batean edo bestean, beti egon da filosofiaren munduan eta filosofo guztien pentsamenduan. Are gehiago, kasu batzuetan kontzeptu gakoa izatera heldu da eta arrazoi horregatik pentsamendu eskolak sortu ziren.

Baina, pentsatzen geratzen bagara; zein da zoriontasunaren benetako definizioa? Hitz honen kontzeptua oso subjetiboa da, hau da, pertsona bakoitzak modu desberdin batean ulertzen du hitz hau. Izan ere, zoriontasuna nola ulertzen dugunaren arabera, gure jarrera modu batekoa edo bestekoa izango da. Gainera, horrek zoriontsuago edo gutxiago izatera bultzatzen gaitu.

Egia da, askotan zoriontsu izateko ez dugula gauza handirik behar; batzuetan, egoera sinpleak bizitzeak zoriontsu egiten gaitu.

Horregatik, beste pertsona batzuekin gai honen inguruan hitz egiten dugunean, gerta daiteke akordio batera ez heltzera. Azken finean, niri familiarekin egotea oso zoriontsu egin ahal nau, baina lagun bateri plan hori aspergarria iruditu ahal zaio.

Beraz, ez dago zoriontasunaren kontzeptu edo definizio bakar bat. Bakoitzak bere eran ulertzen eta sentitzen du eta pentsamendu guztiak baliagarriak izaten dira. Guztiok desberdinak gara eta modu desberdinean sentitzen ditugu gauzak, nahiz eta berdinak izan.

Hausnarketa honengandik gauza positiboak atera daitezke, batez ere, gogoratu behar dugu zoriontasuna ez dela helburu bat, baizik eta bizi behar dugun bidea. Egunero zoriontsuago izateko lan egin behar dugu eta hori gure eskuetan dago.

https://youtu.be/cMIpGnoZ8Sc